Adhiérete al Decálogo

Danos tu opinion

Danos tu opinión
Inicio | Español  
 
Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren aldeko plataforma

 

inicio Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren aldeko plataforma

Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren aldeko plataformatik herritarrei eskatu nahi diegu agiri honekiko atxikimendua adieraz dezaten. Agiri honen helburua da seme-alaben irakaskuntza-prozesuan erabiltzen den hizkuntza ama-hizkuntza izan dadin herritarrok dugun eskubidea eta askatasuna aldarrikatzea, ama-hizkuntza hori euskara edo gaztelania izanda. Izan ere, denok dakigunez, ikaskuntza-prozesua hobeto burutzen da ama-hizkuntza erabiliz gero.

Euskal gizartea gizarte anitza da eta osatzen dugun herritarrok errealitate linguistiko anitza islatzen dugu, errealitate soziolinguistiko desberdinak aurki daitezkeelako.

Gure ustez, orain arte egin den bezala, ikasteko ofizialak diren bi hizkuntzak erabili ahal izatea herritarren oinarrizko eskubidea da eta ezin da beste helburu batzuen menpe jarri. Hizkuntza normalizazioa lortze aldera, ama-hizkuntzan ikasteko eskubidea zapaldu nahi da eta horrek ikasleen prestakuntza- eta trebakuntza-mailetan eragina izan dezake.

Horregatik, gure ustez,

• Beharrezkoa da gurasoek aukeratu ahal izatea zein hizkuntza erabiliko duten seme-alabek ikaskuntza-prozesuan.

• Euskal herritarrek ofizialak diren bi hizkuntzak erabiltzeko duten eskubidea zapaltzen ari da.

• Gaur egun dauden hiru hizkuntza-ereduak mantendu behar dira eta gurasoei bermatu behar zaie eredu horietan seme-alabek ikasteko aukera; hori guztia euskal gizartearen aniztasuna errespetatzen duen eta Konstituzioan ezarritako eskubideekin eta askatasunekin bat datorren hizkuntza-sistema baten barruan.

Horregatik guztiagatik Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu oinarrizko hezkuntzarako curriculuma ezartzen duen urriaren 16ko 175/2007 Dekretua baztertzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiei ofizialak diren bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania) ikasteko eskubidea bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu ikaskuntza-prozesuan ama-hizkuntza ez baztertzeko hizkuntza-normalizazioa aitzakiatzat hartuta. Euskaraz ikasteak ez du ekarri behar alde batetik, seme-alabek ikaskuntza-prozesuan zein hizkuntza erabiliko duten erabakitzeko eskubideari uko egitea edo urratzea eta, bestetik, irakaskuntzaren kalitatea eta maila jaistea.